Scroll to top

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, zure datu pertsonalei buruz egiten ditugun tratamenduei buruzko gai hauen berri ematen dizugu:

Tratamenduaren arduraduna: zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak ALOHA TRIATHLON KLUBA (IFZ: G01541259) eta AETRIEVENT, S.L. (IFZ: B67726299) dira. Biek dute helbidea: Martxoak 8 Etorbidea, 17-2A, P.K. 01002, Gasteiz (Araba).

Tratamenduaren helburua: formulario honen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak erabiliko ditugula jakinarazten dizugu, egiten duzun kontsulta edo informazio-eskaera kudeatzeko eta erantzuteko.

Bildutako datu pertsonalak: formulario honen bidez jasotzen ditugun datu pertsonalak zure kontsulta edo informazio-eskaera kudeatzeko beharrezkoak dira, eta beraz, nahietaez eman behar dira. Hori egin ezean, ezin izango dizugu erantzun.

Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa formulario hau betetzean sortzen den harreman juridikoa gauzatzeko eta, beraz, egiten duzun kontsulta edo eskaera kudeatzeko beharrezkoa dela da.

Datuen hartzaileak: ematen dizkiguzun datu pertsonalak ez zaizkio hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik.

Hala ere, informazioa kudeatzeko zenbait kontutarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu, tratamenduaren arduradun gisa dihardutenak, eta haiekin datuak tratatzeko kontratua sinatu dugu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Datuen nazioarteko transferentziak: zure datu pertsonalen nazioarteko transferentziarik ez dela egiten jakinarazten dizugu.

Datuak gordetzeko epea: formulario hau betetzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak zure kontsulta edo eskaera kudeatzen dugun bitartean baino ez dira gordeko, eta, hala badagokio, ekitaldia amaitu arte; horrela, ondoren, ezabatu egingo dira.

Zure eskubideak zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez: zure datu pertsonaletara sartzea, datu horiek zuzentzea, aurka egitea, ezabatzea, tratamendua mugatzea edo beste norabait eramatea eskatu ahal izango duzu. Horretarako, hala badagokio, ALOHA TRIATHLON KLUBA-ren edo AETRIEVENT, S.L.-ren helbidera idatzi beharko duzu (Martxoak 8 Etorbidea 17-2.A, P.K. 01002, Gasteiz (Araba), edo bestela, mezu elektroniko bat info@vihalfgasteiz.com helbidera bidali beharko duzu, betiere zure NANaren fotokopia erantsita.

Erreklamazioa kontrol-agintaritzari: erreklamazioa Datuak Babesteko Espaniako Agentziaren aurrean aurkez dezakezu, egoitza elektronikoaren bidez edo helbide honetan: Jorge Juan Kalea 6, P.K. 28001, Madril.