Scroll to top

Datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazioa

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera, zure datu pertsonalei buruz egiten ditugun tratamenduei buruzko gai hauen berri ematen dizugu:

Tratamenduaren arduraduna: zure datu pertsonalen tratamenduaren erantzuleak ALOHA TRIATHLON KLUBA (IFZ: G01541259) eta AETRIEVENT, S.L. (IFZ: B67726299) dira. Biek dute helbidea: Martxoak 8 Etorbidea, 17-2A, P.K. 01002, Gasteiz (Araba).

Tratamenduaren helburua: formulario honen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak erabiliko ditugula jakinarazten dizugu, “vi half gasteiz”-rako prentsa-akreditazioaren eskaera kudeatzeko.

Era berean, formularioaren ondoan horretarako dagoen laukitxoa markatzen baduzu, zure datu pertsonalak erabiliko ditugula jakinarazten dizugu, “vi half gasteiz”-en hurrengo edizioei buruzko informazioa bidaltzeko.

Ildo horretan, modu eraginkorragoan, dinamikoagoan eta operatiboagoan kudeatzeko eta posta elektronikoz etorkizuneko edizioei buruz bidaltzen ditugun komunikazioak hobeto kontrolatu ahal izateko Mailjet erabiltzen dugula jakinarazten dizugu. Mailgun Technologies Inc. enpresak garatutako plataforma bat da, eta zerbitzu hori ematen duenak bidalketa horietan hartzaileen jardueraren jarraipena egiteko gailuak instalatzea dakar berekin, mezuen irekiera eta mezuetako loturen sakaketa kontrolatzeko, eta bildutako informazioarekin kanpainen jarraipen-txostenak egin ahal izateko.

Bildutako datu pertsonalak: formulario honen bidez jasotzen ditugun datu pertsonalak zure akreditazio-eskaera kudeatzeko beharrezkoak dira, eta beraz, nahietaez eman behar dira. Hori egin ezean, ezin izango dizugu erantzun.

Tratamenduaren legitimazioa: zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa formulario hau betetzean sortzen den harreman juridikoa gauzatzeko eta, beraz, egiten duzun akreditazio-eskaera kudeatzeko beharrezkoa dela da.

Bestalde, “vi half gasteiz”-ko hurrengo edizioei buruzko informazioa bidaltzeko zure datu pertsonalen tratamendua legitimatzen duen oinarri juridikoa formularioaren ondoko laukitxoa markatuta ematen duzun baimena. da.

Hala ere, bidaltzen dizugun komunikazio bakoitzean, emandako baimena erretiratzeko aukera eskainiko dizugu, eta baja emango dizugu, modu erraz eta doan.

Datuen hartzaileak: ematen dizkiguzun datu pertsonalak ez zaizkio hirugarrenei jakinaraziko, legezko betebeharrak betetzeko beharrezkoa denean izan ezik. Hala ere, informazioa kudeatzeko zenbait kontutarako hirugarrenen zerbitzuak erabiltzen ditugu, tratamenduaren arduradun gisa dihardutenak, eta haiekin datuak tratatzeko kontratua sinatu dugu, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 28.3 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Datuen nazioarteko transferentziak: modu eraginkorragoan, dinamikoagoan eta operatiboagoan kudeatzeko eta hurrengo edizioei buruz posta elektronikoz bidaltzen ditugun komunikazioen kontrol hobea egin ahal izateko Mailjet erabiltzen dugula jakinarazten dizugu. Mailgun Technologies Inc. enpresak garatutako plataforma bat da, tratamenduaren arduradun gisa diharduena, eta Europar Batasunetik eta Europako Esparru Ekonomikotik kanpo ego narren, erabiltzen dituen datuen nazioarteko transferentziak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 46.2 c) artikuluan jasotako berme egokiak ditu (Europako Batzordeak hartutako kontratu-klausula ereduak)
Mailjet-en pribatutasun-politika

Mailjet-en datuak prozesatzeko akordioa

Datuak gordetzeko epea: formulario hau betetzean ematen dizkiguzun datu pertsonalak eskaera kudeatzen dugun bitartean baino ez dira gordeko, eta, hala badagokio, ekitaldia amaitu arte; horrela, ondoren, ezabatu egingo dira.
Hala ere, “vi half gasteiz”-ko hurrengo edizioei buruzko informazioa bidaltzeari dagokionez, zure datu pertsonalak gordeko ditugu emandako baimena berrikusten duzun arte baja emanez, eta hori bidaltzen dizugun komunikazio bakoitzean egin ahal izango duzu.

Zure eskubideak zure datu pertsonalen tratamenduari dagokionez: zure datu pertsonaletara sartzea, datu horiek zuzentzea, aurka egitea, ezabatzea, tratamendua mugatzea edo beste norabait eramatea eskatu ahal izango duzu. Horretarako, hala badagokio, ALOHA TRIATHLON KLUBA-ren edo AETRIEVENT, S.L.-ren helbidera idatzi beharko duzu (Martxoak 8 Etorbidea, 17, 2.A – P.K. 01002 – Gasteiz (Araba), edo bestela, mezu elektroniko bat info@vihalfgasteiz.com helbidera bidali beharko duzu, betiere zure NANaren fotokopia erantsita.

Erreklamazioa kontrol-agintaritzari: erreklamazioa Datuak Babesteko Espaniako Agentziaren aurrean aurkez dezakezu, egoitza elektronikoaren bidez edo helbide honetan: Jorge Juan Kalea 6, P.K. 28001, Madril.